Anaitasunak futbol eskolan aritzeko izen-emate epea ireki du

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2024ko uzt. 2a, 08:10

Anaitasunak datorren denboraldian futbol eskolan aritzeko izen-emate epea zabaldu du. Uztailaren 17ra bitartean egongo da horretarako aukera, eta posta elektronikoz bete beharko dira izena eman nahi den haurraren datuak.

Anaitasuna futbol taldeak ireki du futbol eskolarako izen-emate epea; uztailaren 17ra bitartean egongo da izena emateko aukera. Eskolaren nondik norakoak azaltzeko, irailean bilera egingo du klubak. Horrez gain, Ibai Ondo kalean dagoen Plaza Berri Sport dendara joan beharko da arropak eskatzera.

2014 eta 2015 urteetan jaiotako mutilen zein 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako nesken izen-emate prozesua posta elektroniko bidez egin beharko da. Horretarako, anaitasuna@cdanaitasuna.com posta elektronikora mezu bat idatzi beharko da, bertan honako datuak adieraziz: haurraren izen-abizenak, jaiotze-data, guraso edo tutorearen izena eta haren telefono zenbakia, ikastetxea, atezain edo jokalari gisa eman nahi duen izena, eta eskolaz kanpoko beste ekintzaren batean izena emango al duen ere zehaztu egin beharko da.

Bestelako edozein zalantza duenak, goian aipatutako posta elektronikora idazteko aukera izango du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide