Espainiako Hirugarren Mailako liga amaitzeko lau partiden faltan, Anaitasuna futbol taldeak gaur-gaurkoz hiru puntura du jaitsiera postua. Hori horrela izanda, klubak dei egin die zaleei bihar, larunbata, jokatuko duten partidara ager daitezen, eta hainbat neurri berezi hartu ditu.
Igoerako play-off-era sailkatzeko aukerak dituen Deusto taldearen aurka jokatuko du Anaitasunak bihar 17:00etan, Txerloian. Bazkide bakoitzak bi lagun eramateko aukera izango du doan, eta ohiko zozketako sariari kamiseta eta bufanda bana gehituko dizkio klubak.
Bestalde, Emakumeen Euskal Ligako jardunaldia jokatu zuen atzo arratsaldean Anaitasunak, Peña Athletic Santurtziren aurka, Bizkaiko taldearen zelaian. Golik gabeko partida izanagatik, "berdinketa garrantzitsua" erdietsi zuten emakumeek.