Anaitasuna futbol taldeak datorren denboraldirako taldea osatzen jarraitzen du. Iker Muruaren eta Gorka Cresporen fitxaketak iragarri zituen klubak duela aste batzuk, eta Haimar Marcosena oraintsu; hain zuzen ere, hirugarren fitxaketa da Anaitasunak gizonen talderako egin berri duena.
Alegiarra da Marcos, 21 urte ditu, eta aurrelari bezala edo hegalean jokatu izan du. 2022-23 denboraldian Eibar taldearen harrobian jokatu du hark, zehazki Gipuzkoako Ohorezko Mailan dagoen Eibar Urko taldean.