Oihana Goenaga, Gipuzkoako selekziora

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko abu. 20a, 08:56

Oihana Goenaga Anaitasunaren partida batean. (Anaitasuna)

Senior mailako nesken selekzioaren deialdian sartu dute Anaitasunako jokalaria. Irailaren 2an Hernanin jokatuko duten VIII. Joxan Arabiotorre Txapelketarako futbolarien zerrendan sartu dute azkoitiarra.

Oihana Goenaga futbolari azkoitiarra Gipuzkoako senior mailako nesken selekzioaren deialdian sartu dute. Anaitasunaren emakumeen taldeko jokalariak datorren irailaren 2an Hernanin jokatuko duten VIII. Joxan Arabiotorre Txapelketarako kirolarien zerrendan sartu du Gipuzkoako hautatzaileak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide