Martxan da Anaitasuna futbol taldea

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2023ko abu. 1a, 11:18

Jokalariak eta teknikariak atzo, Txerloian.

Hilaren 12an jokatuko dute gorritxoek denboraldiaurreko lehen lagunartekoa. Irailaren bigarren asteburuan ekingo diote liga txapelketari, eta ordura bitartean bost aste izango dituzte entrenamenduen nahiz partiden bidez prestatzeko.

Anaitasuna futbol taldearen gizonen taldea atzo, astelehena, hasi zen 2023-2024 denboraldia prestatzen. Iraileko bigarren asteburuan ekingo dio taldeak Espainiako Hirugarren Mailako sasoiari, Txema Añibarro etrenatzaile berriaren aginduetara. Ondarroan (Bizkaia) hasiko du denboraldia Anaitasunak Aurrera Ondarroa taldearen aurka.

Hori horrela, beraz bost aste oso izango dituzte Añibarroren mutilek denboraldia behar bezala prestatzeko. Denboraldiaurrean lau lagunarteko jokatuko dituzte gorritxoek, eta aurrena hurrengo larunbatean, hilak 12, 11:30ean. Errenteriako (Gipouzkoa) Fanderia zelaian jokatuko dute partida orduan, Touring taldearen aurka.

Andremariak igaro ondoren, abuztuaren 23an jokatuko dute denboraldiaurreko bigarren partida. Txerloia zelaian jokatuko du Anaitasunak Deusto taldearen aurka, 19:00etan hasita. Hilaren 26an, Beasaingo Loinaz zelaian arituko dira Añibarrorenak, 11:00etan. Denboraldiaurreko azken partida liga txapelketa hasi aurreko asteburuan jokatuko dute gorritxoek, zehazki, irailaren 2an. 11:00etatik aurrera, ligako lehen aurkaria izango duen Aurrera Ondarroa izango dute arerio azkoitiarrek.

Honako lotura honetan ikus daiteke Espainiako Hirugarren Mailako egutegia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide