Denboraldia bukatu berritan, datorren sasoia prestatzeari ekin dio Anaitasuna futbol taldeak. Espainiako Hirugarren Mailan aritzen den talderako jokalarien kontratu luzatzeak iragarri ditu klubak. Hain justu, hamahiru jokalarik berritu dute kontratua talde gorritxoarekin, horien artean hamar azkoitiarrek.
Hurrengo sasoirako kontratua luzatu duten jokalariak dira Gorka Masach debarra, Aitor Barbarin zegamarra, Jon Manuel Vega zumarragarra, eta Ion Izagirre, Julen Odriozola, Unai Aranbarri, Mikel Pastrian, Xabi Soraluze, Xabi Azkoitia, Mikel Aramendi, Julen Aramendi, Ander Pastrian zein Ander Arabaolaza azkoitiarrak.
Halaber, duela aste batzuk jakinarazi zuen Anaitasuna futbol taldeak Txema Añibarro zeberioztarra izango dela gizonen lehen taldearen entrenatzaile berria. Añibarro Eibar taldearekin Espainiako Lehen Mailan jokatu zuen. 2016. urteaz geroztik, berriz, Athletic klubaren harrobiko hainbat talde zuzendu ditu.
Hona hemen kontratua berritu duten jokalarien zerrenda: