Anaitasuna futbol klubeko taldeek hamar futbol partida jokatuko dituzte datozen asteburuan. Horietako bost etxean jokatuko dituzte, eta beste horrenbeste etxetik kanpo. Espainiako Hirugarren Mailako mutilek Uritarra taldearekin neurtuko dituzte indarrak larunbatean, 17:30ean. Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, berriz, Txerloia zelaian jokatuko du larunbatean, 15:30ean. Deportivo Alaves 'B' izango dute aurrean.
Nesken lehen taldeaz gain, beste lau taldek jokatuko dituzte partidak etxean, zehazki San Juan zelaian. Larunbatean, 09:45ean, Ohorezko Kadete mutilek Urolarekin neurtuko dituzte indarrak. 12:00etan, aldiz, 1go Jubenil mailako mutilek Lagun Onaken aurkako derbia jokatuko dute. 15:00etan, 1go Infantil mailako 'B' taldeak Zumaiako izango du aurrean, eta, 17:00etan, 1go Erregional mailako taldeak Irauli-Bosteko taldea.
Etxetik kanpo
Etxetik kanpo beste lau talde izango ditu Anaitasunak. Larunbatean, 09:00etan, 1go Infantil mailako neskek Leintz-Arizmendi Ibarra taldearekin neurtuko ditu indarrak Arrasateko (Gipuzkoa) Mojategi zelaian. 10:00etan, Infantil Txiki mailako taldeak Azpeitiko Garmendipen jokatuko du Lagun Onaken aurkako derbia. 14:00etan, 1go Infantil mailako 'A' taldeak Errenteriako (Gipuzkoa) Fanderia zelaira egingo du bidaia, Orereta Kafea taldearen aurka jokatzeko. 15:30ean, berriz, Ohorezko Jubenil mailako mutilek Euskal Ligarako igoera fasea hasiko dute Astigarragako (Gipuzkoa) Zarkumendegi zelaian.