Anaitasunaren asteburuko futbol partiden ordutegiak

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2022ko ots. 11a, 09:00

Anaitasunaren ia talde guztiek jokatuko dute asteburuan. Espainiako Hirugarren Mailako mutilek etxean, Txerloian, jokatuko dute zapatu arratsaldean. Emakumezkoen Euskal Ligako neskek, berriz, atseden astea dute oraingo hau ere.

Anaitasuna futbol taldeak partidez betetako beste asteburu bat du aurretik. Espainiako Hirugarren Mailako taldeak Txerloian jokatuko du larunbatean, 17:00etan, Leioaren aurka. Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, aldiz, atsedena izango du asteburu honetan ere. Hala eta guztiz ere, harrobiko taldeek futbol partida ugari dituzte asteburuan.

San Juan futbol zelaian sei partida jokatuko dituzte. Larunbatean, 10:00etan, Infantil mutilen 'B' taldeak Lagun Onak 'A' taldearekin neurtuko ditu indarrak. 12:00etan, berriz, 1go Jubenil mailako mutilek San Marcial izango dute arerio. 15:30ean, 1go Erregionaleko taldea eta Ostadar nor baino nor gehiago arituko dira berdegunean. 17:45ean, aldiz, Ohorezko Kadete neskek jokatuko dute Eibarren aurka. Igandean, berriz, Alebin Partehartzea mailako 'A' eta 'B' taldeek elkarren aurka jokatuko dute, 12:30ean.

Etxetik kanpoko partidak

Azkoititik urrun harrobiko bost talde arituko dira. Larunbatean, 12:00etan, Infantil Txikiek Billabonako (Gipuzkoa) Arratzain zelaira egingo diote bisita. 15:30ean, Ohorezko Jubenilek Urkirekin neurtuko dituzte indarrak Eibarko (Gipuzkoa) Unbe zelaian. 16:00etan, ostera, 1go Infantil 'A' mailako taldeak Ikasberriren aurka jokatuko dute Azpeitiko Garmendipen.

Igandean jokatuko dute, bestalde, alebin mailako Alebin Hobekuntza eta Alebin Partehartzea 'C' taldeek. Hobekuntzako taldeak Euskalduna izango du arerio, 10:45ean, Ubitarte zelaian. Partehartzea 'C' taldeak, ostera, Eibarko (Gipuzkoa) Ipurua anexo zelaian jokatuko du, 17:30ean. Horrez gain, Futbol Eskolako taldeak ere berdegunean izango dira asteburuan. Beheko taulan ikus daitezke azken horien ordutegiak:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide