Anaitasuna futbol taldeak Mikel Ruiz atezain zarauztarra fitxatu du. Ruizek datorren denboraldian gizonekoen lehen taldean jokatuko du, beraz. Atezaina Zarautz futbol taldeak taldea guztietatik igaro zen, 2017-18 denboraldian Sestao River talde bizkaitarrera iritsi zen arte.
Bi denboraldi egin ditu zarauztarrak Sestaon; 2018-19 denboraldian lesionatu egin zen atezaina eta errekuperatze lanetan ibili da azken denboraldian. Sendatze prozesuaren ondoren, %100ean dator gorrixen mutilen lehen taldera.