Aldaketak Anaitasuna Futbol Eskolaren izen-emate prozesuan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Anaitasuna futbol taldeak online egingo du 2020-2021 denboraldiko Futbol Eskolaren izen-ematea.

COVID-19aren ondorioak jasaten ari garen honetan, ezinezkoa zaigu aurreko urteetan egin izan ohi genuen guraso bilera egitea. Bertan Anaitasuna Futbol eskolaren nondik norakoak azaldu eta izen-ematea egiten bagenuen ere, aurten 2010ean eta 2011n jaiotako mutilen zein 2009an, 2010ean eta 2011n jaiotako nesken izen-emate prozesua email bidez egin beharko da.

Horretarako, bidali email bat anaitasuna@cdanaitasuna.com helbide elektronikora, bertan honako datuak helaraziz:

  • Haurraren izen-abizenak:
  • Jaiotza-data:
  • Guraso edo tutorearen izena eta kontaktu zenbakia:
  • Ikastetxea:
  • Atezain edo jokalari gisa eman nahi duen izena:
  • Eskolaz kanpoko beste ekintzaren batean izena emango al duen, eta baiezkoa bada, zertan:

Bestelako edozein zalantza izanez gero, idatzi lasai lehen aipatutako helbide elektronikora. Animatu zain izango gaituzue eta!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide