Guraso bilerak datozen asteetan

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna futbol taldea

Anaitasunako Zuzendaritza Batzordeak 2018-2019 denboraldiaren aurkezpen bilerak egingo ditu datozen bi astelehenetan.

 

Urriaren 8an, astelehena, alebin mutilen gurasoek 18:30ean izango dute hitzordua Elkargunean; infantilen eta kadeteen bilera, berriz, 19:30ean hasiko da. Hurrengo astelehenean, hilak 16, infantil eta kadete nesken eta jubenil mutilen txanda izango da. Nesken bilera 18:30ean hasiko da; mutilena, aldiz, 19:30ean, bilera horiek ere Elkargunean izango dira.

Klubak 2018-2019 denboraldirako kirol arloan dituen asmoen berri emango du. Gainera, bestelako informazioa ere emango du jakitera Zuzendaritza Batzordeak eta zalantzak argitzeko tartea ere eskainiko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide