Gorka Zubizarreta izango da 2018-19 denboraldian Emakumezkoen Euskal Ligako taldearen lehen entrenatzailea. Hainbat urtez mutilen taldeak zuzendu ostean, iaz Ohorezko Kadete Neskei laguntzen ibili zen Zubizarreta. Bigarren entrenatzailea, berriz, Andoni Elduaien izango da. Elduaien infantil mailan ibili da mutilekin azken bi urteetan. Anaitasunako nesken lehen taldea pasa den astean hasi zen lan saioekin, baina bi entrenatzaileek gaur zuzendu dute elkarrekin lehen entrenamendua.