Real Sociedad-Real Union lagunartekoa Txerloian jokatuko da

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko eka. 8a, 13:15

Uztailaren 25ean, asteazkena, Real Sociedad eta Real Union taldeek denboraldi-aurreko lagunartekoa jokatuko dute, Txerloiako Udal Futbol Zelaian. Txuri-urdinen prestaketa lanetako lehen partidetako bat izango da Azkoitian Real Unionen aurka jokatuko dutena, eta Asier Garitano Realeko entrenatzaile berriaren taldea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.

 

Txuri-urdinak uztailaren 5ean itzuliko dira lanera Zubietara, denboraldi-aurreko hirugarren lagunartekoa jokatuko dute Txerloian. Gipuzkoako lau zelaitan jokatuko duela baieztatu du Realak: Eibarren, Bergaran, Zarautzen eta Azkoitian jokatuko dute txuri-urdinek 2018/19 denboraldia prestatzeko.

Jarraitu albistea irakurtzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide