Hirugarren Maila azken txanpan murgilduta dago. Lau jardunaldi, lau final gelditzen zaizkio Hirugarren Mailako taldeari, eta gaur egun zazpi puntura dute mailari eusteko aurkari zuzenena, Bermeo. Azken bi asteetako kapitulu beltzak alde batera utzita, gorrixek tunelaren amaieran dagoen argira hurbildu nahi dute, ilunpetan gelditu gabe. Aste honetan sailkapeneko liderra jasoko dute Txerloian —zapatua, 17:00—, eta durangarrei irabazi eta mailari eusteko borrokan bizirik jarraitu nahi dute. Erronka zaila da, baina ez ezinezkoa.
Jarraitu albistea irakurtzen, hemen.