Anaitasunak derbirako lau sarrera zozketatuko ditu Maxixatzeneko bazkideen artean

Erabiltzailearen aurpegia C.D. Anaitasuna 2018ko mar. 6a, 12:24

Datorren zapatuan, Hirugarren Mailako taldeak Lagun Onak hartuko du Txerloian derbi zirraragarri bat jokatzeko. Partida horretarako Anaitasunak bina sarrera bikoitz zozketatuko ditu Maxixatzeneko bazkideen artean.

 

Zapatuan 17:00etan hasiko da derbia Txerloian. Anaitasunari bost neurketa gelditzen zaizkio etxean jokatzeko, eta herritarren babesa beharrezkoa izango du partida horietan Hirugarren Mailari eusteko helburua lortzen laguntzeko.

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

Xabier Artetxek zenbat partida daramatza Anaitasunako entrenatzaile bezala?

Bidali erantzuna anaitasunasarrerak@gmail.com helbidera, martxoaren 8a baino lehen. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta ostiralean, martxoaren 9an, jakinaraziko dira irabazleen izenak, Maxixatzeneko bazkide diren edo ez baieztatu ondoren. Anaitasunaren sare sozialetan eta webgunean eta maxixatzen.eus atarian agertuko dira sarreren irabazleak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide