40 graduz gora, eta gorago

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2022ko eka. 27a, 10:45

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: '40 graduz gora, eta gorago'.

Inork ez luke onartuko tratu txarrak nabarmen jasandako ume bat, sexu-abusuak pairatua, elikatu gabeko haur gaixo itxurakoa, gurasoen zaintzapean uztea. Nahiz eta gurasoek zaintza eurei dagokiela esan edo egindakoaz damutu, bihozgabea beharko luke izan horrela dagoen umea haien esku uzteko.

Gaitzespen hori ez da, ordea, irmotasun berarekin azaltzen oro har beste bortxaketa eta tratu txar batzuei dagokienez. Klima-aldaketa kontuetan, esate baterako, zuzentasunak ez du balio, justiziarik ez da ageri, zentzuaren arrastorik ezin da inon sumatu.

Gure planeta aspaldidanik jipoitu duten abusugileek atzora arte ukatu egin dute klima aldatzen ari zenik, eta orain, hainbat gertaera ezkutatu ezin dituztenean, klimaren apetak direla diote, ez dagoela kezkatzeko arrazoirik, eurek zuzenduko dutela dena, hiltzera bideratu duten haurra sendatuko dutela esanez, gezurrari gezurra, azeleragailua sakatzen jarraitzeko zain. Bizitza merkatu bihurtu duten betiko interesak, kontzeptu guztien bahitzaile, ametsak zigilatzeko torturatzaile, kontzientziak prostituituz, Jainkoaren eta Infernuaren orakulu batera bihurtuta, goseteak eta sarraskiak eraginda, euren buruari eskubidea eman diote ume jipoitu, abusatu, gosetiak okerreko bidean jarrai dezan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide