eta "ezin dugu ezer gertatuko ez balitz bezala jokatu", baina hori ez da egia, egin ahal delako, bai, beste alde batera begira daiteke, aspalditik egiten delako, bai horixe. Zeinek esan du ezetz ba? Hemen ezer gertatu ez balitz bezala joka dezakegu, jakina! Kirol-munduak urteak daramatza horretan, Israelgo estatuak Europako lehiaketetan parte hartzea onartzen, Europako beste estatu bat balitz bezalaxe, eta, gainera, debekatu egiten du ikusleek Palestina okupatzen jarraitzen duen erregimen bat gaitzestea, nahiz eta erregimen horrek berdin jarraitu jendea hiltzen, baliabideak lapurtzen, herritarren arteko harresiak inposatzen, Nazio Batuen dozenaka ebazpen hausten. Eta ez da ezer gertatu. Hapoel eta Maccabi Europan zehar joan-etorrian dabiltza, inork lotsagorririk, kezkarik eta aparteko konturik azaldu gabe.
Errusiarrak Ukrainatik erretiratzen direnean, orain begien aurrera ekarri diguten gerra zitala amaitu ostean, Israelek Gaza eta Siria bonbardatzen jarraituko du; Frantziak eta Erresuma Batuak Yemen bonbardatzen jarraituko dute Saudi Arabiarekin batera, harmonia gozoan, eta futboleko Mundiala egingo dugu aurki pozik Ekialdeko Erdiko erakusleiho lotsagarri batean; herrialde hartan, estadioak eraikitzen milaka langile hil dira, eta emakumeak ez dira inor han. Eta ez da ezer gertatuko.
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal