Ez zen inoiz gertatu behar

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2021ko urr. 29a, 15:34

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Ez zen inoiz gertatu behar'.

Ez zen inoiz gertatu behar herritarrek hautestontzietan berretsitako errepublika eraitsi zuen 1936ko kolpe militar faxista. 

Ez zen inoiz gertatu behar gizatxar haien altxamendu odoltsua, desberdin pentsatzen zuten hamarnaka mila hildako eta haien ondasunen espoliazioa eragin zuena. 

Ez zen inoiz gertatu behar diktadura militar frankista basatia, gerra bukaeratik 1978ra arte erruki edo zuhurtasun izpirik gabe Espainia gobernatu zuena.

Ez zen inoiz gertatu behar Eliza Katolikoak militarren Estatu kolpeari babesa ematea eta erregimen militarra paliopean hartuz santutzea.

Ez zen inoiz gertatu behar ehunka mila espainiar erbesteratzea, euskaldunak, katalanak, galegoak, munduan zehar.

Ez zen inoiz gertatu behar, Espainiako estatuaren estoldetan aginduta, mende erdi baino gehiagoko errepresioan eragindako ez desagertzerik ez erailketarik.

Ez zen inoiz gertatu behar Espainiako estatuak krimena babesten eta sikarioak omentzen jarraitzen duen zigorgabetasuna.

Ez zen inoiz gertatu behar tortura, haren adierazpide nazkagarri guztietan.

Ez zen inoiz gertatu behar goragalea eragiten duen justiziako ustelkeria.

Ez zen inoiz gertatu behar diktadoreak ezarri zuen monarkia, zeinaren kiratsak dagoeneko inor ez duen harritzen. 

Espainiako estatu hau bera ez zen inoiz gertatu behar.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide