Badago norbait beste aldean

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2021ko ira. 9a, 08:59

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek 'Amamaren Kutxa'-n egindako ekarpena: 'Badago norbait beste aldean'.

"Kalitatezko zaintza, integrala eta pertsonalizatua", esaldi hori ari zaigu behin eta berriz azaltzen, oinarri adierazpen gisa ahotan hartzen ditugunean, besteak beste, egoitzak, geriatrikoak, eskolak, institutuak, gimnasioak, haurtzaindegiak, bankuak eta edertasun-aretoak. Kontzeptu ezin ederragoa da, baina badu akats bat: langileak behar ditu.

Ez dugu jakintzat emango aipatutako zaintza integrala Azkoitiko San Jose Egoitzan identifikatu denik, ez eta homologatu denik ere, eta, hala gertatu baldin bada, ez dugu ziurtatuko langile gabeziagatik desagertzeko arriskuko espezie bihurtu denik, baina egoitza-proposamena hain pertsonalizatua izan ez balitz eta traste zaharren biltegi baten gero eta antz handiagoa izango baldin balu, orduan ere langile gehiago beharko lirateke, langile gutxiegi izateak eragiten dituelako tentsioak, nazkatzea, oihuak, nekea, isiltasunak, negarrak, haserreak, beldurrak, ernegatzeak, larritasunak, gabeziak, itoaldiak, presioak, abandonatzeak, berandutzeak, akatsak, bizkarreko minak, buruko minak, oinazeak… eta istripuak. Gurpil-aulkiaren kontrola galdu duen norbait gelditu ezinik bidean behera doanean, ez dira beti garaiz iritsiko Mari Karmen edo Marisol bezalako senideak edo Eliasen moduko egoiliarrak.

Noizbait galdetu genion geure buruari ea norbait ba ote zegoen beste aldean. Orain badakigu zerbait badagoela han: negozioa.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide