Bihotzak zituen kulpak

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2021ko api. 30a, 09:06

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpena: 'Bihotzak zituen kulpak'.

Hainbat urtez gora eta behera ibili ondoren eginez kudeaketak, aurretiazko txostenak, azterketa-faseak, behatze mailak, topaketak, elkarrizketak, xedapenak, aurretiazko txosten gehiago, lan-bazkariak, oinarrizko proiektu zuzenketak, bigarren mailako kopiak, korporazio-bilerak, baimenak, ingurumen-gorabeherak, gastu-erregistroak...

Horren guztiaren ostean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko Iñaki Arriola sailburuak, lehen Ingurumen sailburu zenak, eta lehenago Jaurlaritza bereko Ingurumen sailburu izanak, Zaldibarkoaren arduradun izan eta gero jakinarazi digu Abiadura Handiko Trenaren epeak, oraingoz 17 urteko atzerapena eta bi mila milioiko gainkostua izanik, "ez zeudela ondo kalkulatuta, bihotzarekin egin zirelako".

Hobe dute hurrengoan gerripearekin kalkulatzea, daukaten eskarmentuaren arabera.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide