Bihotz bete izen

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2020ko abu. 14a, 12:33

Laurogeita hamabi urteko bizitza osoa lagun hurkoari eskeinita, Brasilen hil berri da Pere Casaldaliga katalana. Erlijiosoa, idazlea eta Askapenaren Teologiaren ahots sendoenetakoa, hirurogeita hamar urte baino gehiagoz bizileku izan duen Amazoniaren aldeko borrokalaria, bost lagunen arteko zozketa batean Mato Grossoko Sao Felix do Araguaiako gotzain ezinbestean izendatua.

Poeta edergilea izan zen, eta hark ondutako hiru poema ekarri ditugu hona. Lehena laburra bezain sendoa da, lotsagabe azaldua, ia basatia izateraino. Bertso bat soil, irudi bakarra: "Goseak dagoen askatasuna hilotz gaineko lorea da".

Bigarren olerkia, Rilke poetari eskainia da nolabait, "Poeta" izena du, eta hauxe dio: "Ongi amets egindako haurtzaroa. Amestua bai, baina bizi gabea. Heldu izan nahi ez duen umea da poeta. Haserre edo harrotasun bizarrak haziko zaizkio agian, bihotz heldua papurtuko zaio akaso, baina begiak bizirik izango ditu, liluragarri".

Hirugarrena poema samurra da, hunkigarria orobat. "Bidea bukatzen zaidanean, galdetuko didate: Bizi izan al zara? Maite izan al duzu? Eta nik, hitzik gabe, bihotz izenez betea zabalduko dut”. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide