Distantziak

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2020ko eka. 24a, 10:17

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Distantzia'.

Espainiako Kongresuan eztabaidan ibili ziren, elkarrengandik zer distantziatara bizi behar dugun, zer tarte behar dudan zuri begietara begiratzeko, zenbat metrotara besarka dezakegun elkar. Batzuek bi metrora proposatu zuten. Beste batzuek bat eta erdira.

Hirugarren batek onetsi egin zuen zuzenketa, eta aldaketa bat eskatu: deskonfinatzean metro eta erditik metro batera igarotzea, egunean bost zentimetro kenduz.

Purrustaden txanda zabaldu zutenean, jaun ohoragarri batek besoa edo ukondoa proposatu zuen distantzia egokitzat, metro bat edo metro erdi izan beharrean. Beste diputatu dontsu batek errefusatu egin zuen distantziaren marka sabelaldea izatea, sudurra egokiagoa zela baieztatuz. Ondo gogoan hartu zuen aipamen hori hirugarren batek, distantzia gerrikoak erabaki beharko lukeela jakinarazita; dena dela, hemiziklo erdiak ez du gerrikorik erabiltzen. Gehienek uhalak erabiltzen dituzte, baina inork ez zituen neurri gisa proposatu. Lausenguak gordintzen ari zirela, hautetsiak botoa eman zuten.

Ez al da barregura ematekoa Kongresuan elkarrekiko zenbateko tartera egon behar dugun zehaztasun zentesimal horrekin eztabaidatzen ibiltzeak? Neurtu al daiteke beldurra, zentzugabekeria, zuhurtzia? Eta azkenean zertarako, distantzia zentzunak eta hegazkin-konpainiek erabakiko dute eta!

Hori bai, preso dauden euskal herritarren eta haien familien arteko distantzia orain ere mendekuak erabakitzen du.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide