Ardura eskatzen hasiz gero...

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2020ko mai. 28a, 15:36

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Ardura eskatzen hasiz gero...'

Egunero deika ari zaizkigu herritarroi hedabideetan, arduratsuak izan gaitezen, pandemiaren aurkako jarraibideak errespeta ditzagun, osasun-langileen bizitza zaindu dezagun, gaitzak behera egin duen honetan erlaxa ez gaitezen.

Falta dira, ordea, agintariek eta erakundeek guri eskatzen zaigun ardura beraz jokatzeko deiak, haiek ere ez daitezen erlaxatu, eta has daitezen osasun-langileei lana behar bezala egiteko baliabide ezinbesteko guztiak helarazten, txalotzeko heroikotasun eta balentriarik gabe, bizitza jokatzen ibili beharrik gabe. 

Ez dut osasun-langilerik sumatu txaloak eskatzen. Bai, ordea, erizain eta mediku ugari arnasgailuak, oheak, desfibriladoreak, babes-ekipoak eta beste tresna asko galdegiten, lankide eta ospitale gehiago exijitzen.

Agintariek hasi beharko lukete orain etorkizunari begira erantzukizunez jokatzen, gaitzaren hurrengo oldarraldian ez baikaituzte salbatuko ez Leonard tankeek, ez S-80 itsaspekoek, ez erregearen hitzaldiek; ezta oraingo hondamendia eragin zuen lehengo normaltasunera itzuli nahi duen inozokeriak ere.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide