Norbait kontra?

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2020ko mai. 7a, 13:05

Amamaren Kutxako ekarpen berria: 'Norbait kontra?'.

Galdera erretorikoak ez du erantzunik behar; erantzuna bistakoa da guztiontzat. Hara hemen adibide bat: nor dago giza eskubideen aurka? Inor ez. Horixe erantzungo luke egunero mila eskubide urratzen ari den torturatzaileak, orobat edozein sikariok.

Eusko Jaurlaritzak berak ere klima larrialdia deklaratua duen garai honetan, hara hor beste adibide bat: nor dago naturaren aurka? Inor ez. Izatekotan, lotsagaberen bat, lizentzia duten lauzpabost buruarin, harrapari konpultsibo bakan batzuk, gobernuren bat edo beste… Horixe ba, inor ez.

Eta hirugarren adibidea ez dugu guk azalduko, Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak baizik. Bere alderdia Zaldibarkoa bezain kaltegabea izan daitekeen zabortegi bat herrian bideratzen dabilen bitartean, hala galdetu du alkateak: nor dago birziklatzearen aurka? Alkateak berak erantzun dio bere buruari: inor ez.

Egia borobila, inor ez... ezjakin bakan batzuk izan ezik: inozo jendea, barrurik gabeko zenbait tratulari, enpresariren bat, zabortegiak eta erraustegiak kudeatzen dirutu diren pare bat, zaborretan komisioak kobratzen dituzten boto-bazkideak. Esandakoa: inor ez.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide