Gorreriaren kalteak

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2020ko mar. 29a, 14:03

Koldo Campos Sagasetak eta Aitor Arruti Rezabalek Amamaren Kutxan egindako ekarpen berria: 'Gorreriaren kalteak'.

Gor bati zerbait galdetzen badiozu, ongi entzuten ez duenez, ondora etorriko zaizu aditu nahian, komeni baino gehiago, bi metro baino hurbilago, eta, ulertu gabe jarraituko baitu, are gehiago arrimatuko zaizu, metro eta erdi baino gertuago. Horrelakoetan, elkarrizketa, gogoz kontrakoa ez ezik, arriskutsu bihurtzen zaizu. Ez duzu lortuko entzun nahi duen gor bat dagokion lekuan gelditzerik, ezta bat-batean doministikuka hasten bazara ere, edo bion bitartean aterkia jartzen baduzu ere.

Halako batean gorrak zure galdera entzutea lortzen duzunean, ahots hari batekin erantzungo dizu hark, era ulergaitzean, zuri sufriarazteko beharbada. Ulertu beharrez, zu hurbilduko zatzaizkio hari, behar baino askoz gertuago, zu zeu gor bihurtuta, gero eta hurbilago, zure belarria haren aho aurrean jartzeraino. Orduan, hauxe esango dizu gorrak hitzez hitz: -Korona...  zer?

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti  Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide