Paradoxikoa iritzi dio, orobat, Madrilgo alkatea eta presidentea berde bihurtu izanari, bi ordu eta libragarri baten ondoren. Nola ez dakiela, Iberdrola berdea da orain, Estatuaren estoldak eta Borboiak bezain berdea.
Eta Madrilgo monumentuak berdez jantzi baino egun batzuk lehenago, berdez beztitu ziren Abiadura Handiko Trena eta Zubietako erraustegia, zeina Zubieta Berdeko Ingurumen Zentro Iraunkorra izenez ezagunagoa den.
Real Madrid taldea baino ez zen falta berdez janzteko. Eskertu beharreko Florentinoren oparia izan zen, bere hidroelektrikekin Guatemalan Kaabon ibaia eta ingurumena salbatu nahi duten indigena komunitateko hainbat lagunen aurka borrokan ari dela kontuan hartuta.
Horrela bada, Fedek esan bezala, “nahiago nuke planetak lepo egingo balu, eta guztiok popatik hartzera, ergel alaenok!”.
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal