Esku jokoa

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko aza. 29a, 08:47

Klimaren goi bilera datorrenez, agertu dira eskujokariak. Hitza ontzitik ontzira doa, eskuak mugitu gabe, godaletetik godaletera, gainetik pasa, azpitik igaro, kendu, ez aldatu, biratu, ukitu gabe… Non dago hitza?

Abiadura Handiko Trena, milioi askoko esku-negozioa, Eusko Jaurlaritzak esan du bat etorriko dela Klima Larrialdiko Adierazpenarekin. Eta baliteke, beste klimaren goi bilera bat iritsiz gero, tren gainean lorontziak jartzea ere, iraunkorrak eta iraungarriak, jakina, gardenia eta bitxiloreekin. Beharbada, trena polena hedatuz joango da lorez mukuru dauden zelaietan.

Betiko jolasa da. Hitzaren eskujokariak dira, eta klimaren goi bilera bat ikusten dutenean piztu egiten dira.

Hitza ontzitik ontzira doa, eskuak mugitu gabe,godaletetik godaletera, gainetik pasa, azpitik igaro, kendu, ez aldatu, biratu, ukitu gabe… Non dago hitza?

Erraustegi madarikatua, eskujokari eskuz, kontulari buruz, mahaipean jositako beste tratu emankorra, Zubietako Ingurumen Zentroa da orain.

Eskujokari zaildu batek behin, zintzoaldiako irristadan, esan zuen bezala, hemen daukaguna babeskeria da… babeskeria berdea.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide