Jakina, protestak ere ez dira onak, sufrimendua eragiten dute, samina, herrialde baten hondamendia. Baina, tamalez, oligarkia latinoamerikarrek eta negozioaren mundu bihozgabeak ulertu nahi ez dutenez, eta hautestontziek boterea bermatzen ez dienean Estatu kolpeak, AEBko erregimenaren babesarekin, jotzen dituztenez, ulertu egiten ditugu protestak eta gure bedeinkapen kristau nahiz jentil guztiak dauzkate Bolivian Camacho ebanjeliko faxista paramilitarra gurutzera eraman nahi dutenek eta kolpisten kuartelak suntsitzen dituztenek.
Orobat bedeinkatzen ditugu hankaz gora jartzen dituztenak Piñera, Bolsonaro, Guaido, Duque, Moreno eta OEAk nahiz AEBek hornitutako gainerako hiltzaileak, gizatxar horiei sufrimendua eta samina hain jasanezina bihurtuta, euren biolentzia madarikatuari uko egin diezaioten arte, oligarka bihozgabe horiei, jasango luketen hondamendiaren minak eraginda, gehiago Estatu kolperik jotzeko gogoa joango litzaiekeen arte.
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal