Zuhaitz urtetsu bat

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko aza. 8a, 10:01

Baldin eta zorioneko egun batean zentzuna galduko bazenu azkenik, puntuak eta komak nahastuta, bat-batean burua joanda esnatuko bazina, zeuretik kanpo, erabat ero…

Baldin eta gertatuko balitz zuretzat zuhurtasun oro besterena izatea, berdin balitzaizu zure barrura irtetea nahiz zure kanpora sartzea…

Baldin eta gertatuko balitz zentzumenek esaten dizutena arrazoitzat jotzea, ameskeriaren fedea ospatuz, eta ezaguera apur bat ulerkorragoa balitz, zuhurtzia, haren gaiztotzeko joeragatik, mugatuko balute, begirunea erabakitzera behartuko eta aurrekoa atzekoz jarriko...

Baldin eta iristen ez den egunen batean zentzugabeak apustuak irabaziko balitu, eta arrazoiari atsedenik ez balio eskainiko, eta denborarik egutegirik ez, guk biok burua galduko bagenu… epaitzat onartuko nuke eta zuri proposatuko nizuke mahai zurezko soil bat ametsak agontzeko, eta bidea zabaltzeko adina arnasa izango dudala esango nizuke.

Euri egun bat sumatuko nuke, eta egunsentiko eguzkiak ez gintuzkeela lotan argituko; irribarre batzuek bai, ez gu sorgortzeko lain, ez gu galtzeko bezain, eta zoramenak ezarritako erabakiari helegitea jartzekotan, epaitzat onartuko nuke eta zuri proposatuko nizuke musika izan dezagula beti, eta eromena errugabetzeko, memoria eta pentsamenduaz gain, noizbehinka izan dezagula ilbete, zeruari gustatu ala ez, eta leiho urdin bat, eta zuhaitz urtetsu bat.

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

 

Argazkia: Jon Andoni Martin

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide