Asteburuan eguraldi hobea izango dugu, eskerrak. Marchena epailea ez du inork epaituko, ez eta Cospejel epailea ere. Abere-hiltzaileei maisu eta epaileei ohoragarri deitzen zaien munduko herrialde bakarrean bizi gara. Madrilgo alkatea Almudenaren ohorezko esklabo izendatu dute, zorioneko dira Bost zaurien kofradiak eta Bosgarren estualdiarena.
Hauteskundeak ikusmiran. Gizatxarrak oilartuta dabiltza, aho-puzkerrak nork urrunago botako. Agintarien zitalkeria mendekoen ezjakintasunarekin batzen denean, emaitza Espainia izan ohi da.
Koldo Campos Sagaseta