Wonderful world

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko ira. 18a, 17:13

Ez larritu ametsak ikaraz betetzen bazaizkigu, Merkatua hor baitago gure bizia eta natura zaintzeko. Hori erakusteko, hiru albiste emango ditugu hemen. Ez dira gosea bezain bihozgabeak, baina miseriak baino hobeto azaltzen dute gure mundu hau nolakoa den.

Lehenengoa duela 20 urte agertu zen. Alemaniako Golf Elkargoak dirutza ordaindu zuen ikerketa programa bat abian jartzen, golf pilotak jateak behi alemaniarren osasunari kalterik eragiten ote zion jakiteko. Halako gosea al zuten behi alemaniarrek? Guztiak ikertuko zituzten edo golf zelaietatik hurbilekoak soilik? Zuloak izango al zituen Alemaniako behien esneak? Zergatik ez zuten teniseko pilotarik jaten? Ez genuen gehiagorik jakin kontu horretaz.

Bigarren albisteak, berriagoa izanik, berdintsu aztoratu gintuen. Gurutzaontzietan itsasoa kutsatu gabe golfean jokatzeko pilota ekologiko biodegradagarria agertu zen merkatuan. Ekobioball izenekoa berez desegiten zen uretara erori orduko, nukleoan zeramatzan elikagaiak askatuz, sardinen eta bakailaoen gozagarri. Hala, pilota hark lagundu egingo zuen ingurumena zaintzen eta klima aldaketa saihesten.

Hirugarren albistea bihar argitaratuko da: “Azken inkesten arabera, Mediterraneoko gurutzaldietan golf lehiaketak irabazten dituzten gizonen %75ek golf pilotekin elikatutako behien esnea kontsumitu zuten umetan”.

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide