Gizon normala zen

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko ira. 13a, 10:41

Gizon normala zen, hala diote haren bizilagun izandakoek. Ez zuen inoiz kexatzeko arrazoirik eman, ez zen harekin inolako arazorik izan. Etxepeko bileratara joan ohi zen, bai eta elizara ere sarri. Atsegina zen, gizalegezkoa, bizilagun normala.

Auzoan ibiltzen zen batzuetan, familiarekin pasieran, zineman edo parkean seme-alabekin. Oso zuzena eta ongi hezia. Aita normala zen. Adiskideen ustez, lagun bikaina zen, lasaia, umore onekoa. Lagunen laguna, edozeini laguntzeko prest dagoen horietakoa zen. Lagun normala zen.  Langile bezala, betebeharrak betetzen zituen, eta ongi egiten zuen bere lana. Ordukoa beti, lankideek estimatzen zutena. Ongi konpontzen zen guztiekin. Langile normala zen.

Hain zen normala gizona, emakume batek adeitasunez agurtzen zuenean berekiko interes beroa sumatzen baitzuen, emakume baten edozein esaldi hutsaletan desira sentsuala nabaritzen baitzuen, emakumeen irribarre atseginen atzean larru-saio ederra soilik ikusten baitzuen. Hain zen normala gizona, emakume gaztearen gorpua biolatuta, erailda eta zabor-edukiontzi batera botata ikusi zutenek ezin baitzuten imajinatu hainbesteko ankerkeria, halako basakeria, hain gizon normalarengan.

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide