Liburu beltza

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko uzt. 26a, 09:18

Hantxe gordetzen zituen AEBetako Jeffrey Epstein milioidunak bere haur-prostituzioko negozio nazkagarriko bazkide eta bezeroen izenak. Ez da harritzekoa hainbeste urtean Wall Streeten eragin handiko administratzaile hori zigorgabe ibili izana. Epaitegietan Epstein oharkabean igaro zedin asma ahalak egin zituen Alex Acosta Floridako fiskalak, eta orain, Trumpen Laneko Idazkari bihurtuta, dimititu egin behar izan du; hurrengo Justiziako Idazkaria izango zela zirudien.

“Primerako tipoa da Jeffrey, nahiko ongi pasa daiteke harekin. Diotenez, niri adina gustatzen zaizkio emakume ederrak, gaztetxoak bereziki” esan zuen Trumpek milioidun pederastari buruz, haren festetara joan ohi zenean. Ez da, ordea, liburu beltzean agertzen den bezero ezagun bakarra. Han politikoak ageri dira, hala nola Tony Blair lehen ministro ohi ingelesa, Bill Clinton AEBetako presidente ohia eta Ehud Barak Israelgo lehen ministro ohia, enpresariak, David Kock, L.Wexner, Peter Soros eta John Gutfreund Wall Streeteko erregea bezain ezagunak, Erresuma Batuko Yorkeko Andrew bezalako aristokratak, aktoreak, Alec Baldwin edo Ralph Fiennes esate baterako, musikoak, Courtney Love eta Jimmy Buffett adibidez, eta kazetari ugari.

Zabor kriminal horren eskuetan gaude, eta ez, ez duzu horrelako ezer irakurriko hedabide handietan.

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide