Oraintsu arte, edozein establezimendu publikotan emakumeentzat eta gizonentzat komun bereiziak jartzearekin ados geunden gehienok, itxura batean. Biak goizeko lehen orduetan garbitzen zituztenez, horien egoera egunean zehar erabilitako moduaren araberakoa izaten zen. Atean kokatutako irudiaz gain, bazen komunen arteko beste desberdintasun bat ere: gizonenak nazkagarri egoten ziren, eta emakumeenak garbi edo garbi samar —batzuetan gizonen bat sartzen zen—.
Gero eta taberna gehiagotan, genero diskriminazioa ezabatzeko asmo txalogarriz, euren komunak bereizteari utzi diote; azkarregi, ordea. Orain, gizonezkoek baimena dute bi komunak zikintzeko, eta emakumeek leku kirastuetan egin behar izaten dituzte komuneko egitekoak. Gizonak hain narras portatzen diren bitartean, komun-ontzian eserita pixa egiten ikasten duten arte, bide batez esanda ariketa hori prostataren mesederako izanik, komunetan emakumeentzat eta higuingarrientzat espazio bereiziak izan beharko lirateke.
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal