Errealitate zoroa

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa 2019ko eka. 5a, 12:13

Piano doinua. Patinatzaile bat pantailan zehar. Leun irristan, gozatuz bezala. Pancho Cespedesen 'Vida loca' belarrietan. Berehala, irristariak bi, lau, hamarka dira, era guztietako patinen gainean; zirkulu perfektuak osatuz dabiltza, koreografia ikusgarri sosegatuan. Patinatzaile batzuek edari osasungarriak edaten ari dira, beste batzuek selfiak egiten.

Bat-batean, erakustaldia eten egin da, pantaila beltz, eta Volkswagen galdezka: «Zer jolas da hau?»

Volkswagen berak eman digu erantzuna ere. Musika eten, eta enpresa alemanaren modelo berri bat sartu da pantailan abanteran, goma-hotsean, motorra orroka. Lehengo musika bera itzuli da, indartsuago orain: «Bizitza zoroa da, zoroa, zoroa…» Berriro ere, autogintzako publizitatea jolasa gidatzearekin lotzen. Konpainia guztiek egiten dute.

Zalantzak uxatzen ditu Hondak: «Hibridoez zenekien guztia aldatu egiten da azeleragailua zapaltzean». «Bizitza zoroa da, zoroa, zoroa, haren errealitate zoroarekin…».

Hala dio Audik hurrengo iragarkian: «Egia da, bizitza ez da zain egoten». Publizitateak eragiten dituen hildakoak ere ez.

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide