Su-eteneko izua

Erabiltzailearen aurpegia Amamaren kutxa

Bonba-jasa ari du Gazan eta Palestinan. Haien danbatekoek ez gaituzte durduzatuko, metrailak ez gaitu hilko, baina bonba-jasa dihardu, hondakinak lurperatuz, bizitzak hautsiz.

 

Odolezko kelarrerik ez eragin arren eta haien bristada madarikatuek begiak kiskaltzen ez badituzte ere, bonba-jasa ari du Gazan eta Palestinan. Eguneroko bonbak dira, oro harrapakin, setio, ahanztura.

 

“Baretu da egoera Gazan”, esan dute hedabideek. “Normaltasuna itzuli da Palestinara”.

 

 Itsuak su-etenaz baliatzen dira beste aldera hobeto ez ikusteko.

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide