Haurrak eskertu egiten du jatea, soseguz lo egitea, gu ondoan ezagutzea, maitatzea, maitatua izatea, eta laurehun arrazoi ditu egunero irribarre egiteko. Pentsatzeko gaitasuna handitu ahala, ordea, irribarre distiratsuak jantzi-erantziko keinu bihurtzen zaizkio. Baliteke keinuok supermerkatuetan erosgai izatea laster, edo zirujau plastiko batek guri egun on eta gabon keinuak aurpegian zizelkatzea.
Dena den, oraindik ere hazi gaitezke, garaiz gaude. Galdutako irri horiek berreskuratu ahal izango genituzke, baldin eta gogoratuko bagenu non galdu genituen, zer zentzu zuhurren truke zapuztu zitzaizkigun. Aski izango genuke ausartzearekin eskutik helduta daramatzagun izaki txiki horiengan geure burua ikusten. Izan ere, kemena behar du ukatzen diegun denbora eskaintzeko, are gehiago irribarrez baldin bada.
Koldo Campos Sagaseta
Aitor Arruti Rezabal