Eman diogu hasiera martxoari

Erabiltzailearen aurpegia Alai Batza 2021ko mar. 8a, 09:08

Eman diogu hasiera martxoari! Ostiralean, LH5, DBH1, DBH2 eta DBH3 mailetako ADS taldeak izan genituen. Eta astero egin ohi dugun moduan, jolas batekin hasi ondoren, gai bati buruz berriketan egon ginen.

Larunbatean, aldiz, LH4 eta LH6 mailetako ikasleak Alai Batzan jolasean aritu ginen. Gainera, hitza eta mugimendua uztartu genituen, eta oso ondo pasatu genuen korrikan, asmakizunak asmatzen… Eta telebistako programa famatuko erroskoa asmatzen saiatu ginen guztion artean! Zeinen ondo pasatu genuen letra bakoitzeko hitza asmatzen. Datorren astean gehiago. Bitartean aste ona izan eta zaindu!

Ikusi argazki guztiak, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide