- Egun on seme, zer moduz atzo parrandan? Txintxo ibili al zineten?
- Zer esango dut ba, esandako dena gaizki hartzen duzu eta... Gazteok zer egingo dugu ba aukera edukita, ba parrandara irten eta ondo pasatu! Zeuek ere ea nola ibiltzen zineten gaztetan.
- Egia duk hori ere, baina gauza batzuk seme, ez zakiat nolatan egiten diren egiten diren moduan... Kontrol sozialak eragiten duen kaltea aipatzen duzue baina gero aste bukaeretan dena desfasatuta ibiltzen zarete... Badakik zeri buruz ari nauken, ezta?
- Bai aita, baina hori ez da esaten duzun bezala, horrela esanda ematen du gazte guztiok Galindo batzuk garela, eta badago jendea benetan borrokan ari dena eta benetako konpromisoak hartzen ari dena.
- Galindok azkarra irten zian, hark ondo zekian gizartea kontrolatzen, eta orduan ere gazteak ez zian nahi izan norberaren askatasun pertsonalari mugarik ipintzerik. Hala joan huen gero, batzuk lan asko egin arren... Eta ematen duenez, oraingo gazteek ez diate lezioa ikasi.
- Benetan ari al zara? Garaiak asko aldatu dira, oraingo gaztea askoz hobeto informatuta dago.
- Ez zakiat ba nik... egindako esaldiak erraz erabiltzen dituzue, "kontrol soziala", "askatasuna"... baina ez zakiat hitz horien atzetik zer dagoen benetan konturatzen al zareten...
- Bueno bueno aita, nahikoa dugu! Gainera, zuek hainbeste lan egin bazenuten non daude ba emaitzak? Burges batzuk eginda zaudete eta, mesedez!
- Hor arrazoia daukak, kapitalismoaren engranajetik inor ez duk salbatzen. Denok gaituk kapitalistak, baina horrek ez dik esan nahi kritikotasuna galdu behar dugunik, eta pauso batzuk ez dizkiagunik eman behar hau aldatzeko.
- Zu lasai, zuek egin zenuten bezain beste egingo dugu eta. Banoa lagunekin zerbeza batzuk hartzera!
- Bai segi, baina kontuan hartu geure zilborrari begiratzeari uzten ez badiogu, bizitzen ari garen pandemia hau txiste bat izango dela etorriko zaigunaren aurrean, era honetan munduaren suntsipenera goaz!
- Baaiiii aitaa gero artee...