Oraindik ilun dago, baina egunsentiko txoriak hasi dira txioka. Jaiki eta leihotik begiratu dut. Gaur, euria ari du. Egun tristea, grisa, hotza.
Kafe bat.
Telebista piztu eta eguneroko albisteak hasi dira. Zenbakiak gora, zenbakiak behera, maskarak bai, maskarak ez...
Leihotik begiratu dut berriro. Lainoak azkar doaz. Haizea ere zakar dabil, mundua haserre balego bezala.
Kirola egin, dutxatu eta telelana.
Gaur fresko dago balkoian bazkaltzeko. Barruan, beraz.
Orduak joan, orduak etorri. Bideo deiak, familia, lagunak... Arratsalde iluna, hezea. Eta bitartean, euri tantak leihoan goitik behera, irrist egiten.
Iritsi dira 20:00ak. Txalo egin, eskerrak eman.
Eta bat-batean, zerua piztu da. Egunik grisenak, unerik koloretsuena ekarri digu etxeko leihoraino.