Azkoitiko AEK euskaltegian matrikulazioa martxan da! Ordutegi eskaintza zabala eta malgua prestatu du euskaltegiak 2026-2027 ikasturterako, norberaren egunerokora egokitzeko aukera ematen duena, honako irudian ikusi daitekeen moduan:

Informazioa nahi izanez gero, honako hauek dira gurekin kontaktuan jartzeko bideak:
- Helbidea: Kultur Etxea, herriko plaza z/g, 3. solairua, Azkoitia (20720, Gipuzkoa)
- Telefonoa: 943-15 10 89 / 607 612 697
- E-posta: azkoitia@aek.eus
Euskara hasieratik ikasteko edo dagoeneko duzun maila hobetzeko, zatoz euskaltegira!