Matrikulazioa abian du Azkoitiko AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia AEK

Azkoitiko AEK euskaltegiko kideak. (Azkoitiko AEK)

Euskara Bonuari esker, A1 eta A2 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, lau urtez ikasi ahal izango dute, ezer gehiagorik ordaindu gabe. Azkoitiko Udalaren dirulaguntza sistemari esker, berriz, abantailak izango dituzte ikasleek.

Azkoitiko AEK-k martxan du Euskara eroso ikasi eta bizi matrikulazio kanpaina. Euskara Azkoitiko kaleetara eta plazetara atera nahi dugu; hori horrela izan dadin, euskaltegia bete behar dugu lehenik eta behin, ez dakienak ikasteko, dakienak hobetzeko, praktikatzeko... 

Aurten, gainera, dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzak daude; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Euskara Bonua: A1 eta A2 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, lau urtez ikasi ahal izango dute, ezer gehiagorik ordaindu gabe. Azkoitiko Udalaren dirulaguntza sistemari esker, gainera, gure ikasleek are errazago izango dute matrikulatzea.

Herritar asko hurbildu dira azken ikasturteotan gurera euskara ikastera, beren maila hobetzera edo praktikatzera, etxeko eta lagunarteko harremanak euskaraz izateko, lan egoera hobetzeko eta abarretarako. Ikasturte honetan ere zinez espero dugu herritar gehiago hurbiltzea Azkoitiko AEKra.

Gure metodologia komunikazioan oinarritzen da, praktikotasunean: ez da gramatika ikasketa hutsa, beste euskaldun batzuekin komunikatzeko gai izatea baizik. Gainera, maila guztiak eskaintzen ditugu, eskaintza ikasleen beharrizanetara egokituta.

Euskara eta euskal hiztunok larrialdi linguistikoan daudela-eta, ezinbestekoa da biziberritze-prozesuan jauzia egitea, pizkunde berri bat egitea. Izan dadila ikasturte hau euskararen geroa bermatzeko mugarri. Zatoz gurekin euskara eroso ikastera!

Kultur Etxeko hirugarren solairuan aurkituko gaituzu 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara (ostiraletan goizez bakarrik); baita 607 61 26 97 telefonoan edota azkoitia@aek.eus helbidea elektronikoan ere.

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide