'Escape room' antzezlana ikusteko AEK-k zozkatutako sarrerek badituzte irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2026ko martxoaren 13a

'Escape room' antzezlana. (Txalo)

Azkoitiko AEK-k bihar Baztartxon eskainiko duten antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu, udalaren laguntzarekin. 179 herritarrek parte hartu dute Korrikari buruzko galdetegian, eta zazpi lagunek jasoko dituzte antzezlana ikusteko sarrerak.

Hil honen 28an iritsiko da 24. Korrika Azkoitira, eta egun horretarako motorrak berotzen hasteko asmoz, Azkoitiko AEK euskaltegiak Korrikari buruzko galdetegi bat izan du zabalik azken egunetan; 17 ezetz izeneko dinamika egin du AEK-k, herria Korrikarako girotzen has dadin, eta guztira, 179 herritarrek parte hartu dute.

Dinamika horretan parte hartzeko galdetegi bat prestatu du euskaltegiak, eta parte hartu duten horien artean bihar Baztartxo antzokian 19:00etan eskainiko duten 'Escape room' antzezlana ikusteko sarreren zozketa egin ondoren, izendatu ditu AEK-k irabazleak: Jon Alberdi, Eneritz Arrieta, Intza Sudupe, Mohamed Zouggagh, Leire Catalina, Unax Oteiza eta Maitane Unanue izan dira irabazleak. Zorionak guztiei!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide