Azken egunak dira AEKn matrikulatzeko

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2025ko ira. 24a, 10:26

Datorren asteazkenean hasiko du ikasturtea euskaltegiak, eta haren eskaintzaren berri eman dute. Herritarrek hainbat modutara egin dezakete matrikula. 

Gaur zortzi, urriaren 1ean, hasiko du ikasturte berria Azkoitiko AEK-k, eta herritarrek azken egunak dituzte han euskaltegian matrikulatzeko. Azkoitiko AEK-k Kultur Etxeko hirugarren solairuan duen bulegora joanda (10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara), 943-15 10 89 eta 607 61 26 97 telefono zenbakietara hots eginda edo azkoitia@aek.eus helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena. 

AEKn matrikula egiten dutenei matrikularen prezio osoa itzuliko die udalak Azkoitian erroldatuta daudenei eta eskoletan %85eko asistentzia dutenei. Eusko Jaurlaritzak ere emango ditu laguntzak, betiere maila egiaztatuz gero. A1 eta A2 –ikasturte berrian aurrenekoz– maila eskuratu nahi duten ikasleek eta C1 maila nahi duten 16-18 urteko gazteek diru gutxiago ordaindu beharko dute; gainera, diru hori itzuli egingo diete maila egiaztatu ondoren. Horrez gain, B1 edo B2 maila ikasi nahi dutenek ikasturte hasieran ordaindutako matrikularen dirua berreskuratu ahalko dute, betiere maila hori lortu dutela egiaztatuta.

Honako hauek dira, bestalde, Azkoitiko AEK-k datorren ikasturtean eskainiko dituen mailak zein ikastaroak eta horien egutegia:

GOIZEAN:

  • 09:00-11:00: A0 (HASIERA MAILA)
  • 09:00-11:00: A1
  • 09:00-11:00: A2
  • 10:00-12:00: alfabetatze taldea.
  • 11:00-13:00: A1

ARRATSALDEAN:

  • 15:00-17:00: Gurasoen taldeak Xabier Muniben eta Floreagan.
  • 15:30-17:30: B2-C1
  • 17:00-19:00: B1
  • 17:30-19:30 A0 (HASIERA MAILA)
  • 17:30-19:30 A1
  • 17:30-19:30 B2-C1
  • 17:30-19:30 C2

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide