Azkoitiko AEK euskaltegiaren bulegoko telefonoa matxuratuta egon da azken egunetan, baina arazoa konponduta, euskaltegiak erabilgarri ditu komunikazio bide guztiak. AEKrekin harremanetan jartzeko, 943-15 10 89 telefono zenbakira deitu, azkoitia@aek.eus helbide elektronikora idatzi edo Kultur Etxeko hirugarren solairuan AEK-k duen bulegora jo beharko da.
Azkoitiko AEK euskaltegiak zabalik du 2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Irailaren amaiera arte eman daiteke izena urrian hasiko den ikasturterako. Euskara eroso ikasi eta bizi izenburupean zabaldu du euskaltegiak ikasturte berrirako matrikulazio epea. Etzi, osteguna, AEK-ko ordezkariak herriko plazan izango dira 18:00etatik aurrera, eta aurtengo kanpainaren leloari lotuta, kolore laranjako sofa bat izango da haien berezigarria. Matrikulazio epeari buruzko informazio guztia emango dute han Azkoitiko AEK-ko ordezkariek.