Telefonoaren matxura tarteko, beste komunikazio bideei lehentasuna emateko eskatu du AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia AEK

Azkoitiko AEKren bulegoa.

Aurrez aurre egoteko, Kultur Etxera jo dezakete herritarrek, eta bestela, helbide elektronikora idatzi. Telefonoaren matxura ahalik eta lasterren konpontzen saiatzen ari da AEK.

Azkoitiko AEK euskaltegiaren bulegoko telefonoa matxuratuta dago egunotan, eta hori horrela, euskaltegiak herritarrei eskatu nahi die beste komunikazio bideei lehentasuna emateko. Harremana aurrez aurre izan nahi dutenek Kultur Etxeko hirugarren solairuan AEK-k duen bulegora jo beharko dute. Bestela, azkoitia@aek.eus helbide elektronikora idatz daiteke. AEK telefonoaren matxura ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide