Mintzalagun egitasmoak 12 urte daramatza martxan herrian eta hainbat lagun dira astero ordu betez elkartu eta euskaraz ari direnak. Aurtengoan,konfiantzaz euskaraz hitz egitea lortu nahi duen herritar gehiago gerturatu da, baina horretarako euskaraz eroso bizi diren herritarren laguntza behar dute.
Horregatik jotzen dugu zuengana, herrian euskaraz bizi nahi dutenei laguntzeko prest egon daitezkeen axkottiarrengana. Hauxe da baldintza bakarra: astean ordu betez elkartzea euskaraz hitz egiteko. Laguntzera etortzen denak ez dauka euskara zuzen eta jatorra erabili beharrik, ez baita irakaslea izango. Prozesuan bidelaguna izango da eta gune informaletan erabiltzen den euskara nahikoa da.
Kalean, herrian, parkean, tabernetan...euskara entzun nahi badugu, ez dakienak euskaltegian ikasteaz gain, praktikatu behar du eta horretan euskaldun zaharrek badugu zertan lagundu. Eskatzea zilegi bada, laguntzea ere bai. Denon artean lortuko dugu herri euskaldunago bat!
Zalantzarik baduzu edota informazio gehiago nahi baduzu, deitu 607 612 697 / 943 857 175 edota idatzi azkoitia@aek.eus / euskara@azkotia.eus helbidera.