Mintzalagun martxan da, 'Euskara ZU' lelopean

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2024ko aza. 8a, 12:24

Dagoeneko abian da AEKren Praktikatu zerbitzuaren kanpaina, Euskara ZU zara lelopean.

Ikasturte honetan, euskaldunon komunitatea osatzeko norbanakoen garrantzia azpimarratu nahi dugu, eta bereziki, mintzapraktika programetako parte-hartzaileek jokatzen duten papera: egunero hizkuntzan trebatu, praktikatu eta bizi garen guztiok euskaldunon komunitatea osatzen dugu, eta horren alde era aktiboan posizionatzen garenean euskara gara denok.

Mintzapraktika programetan ez dago ez zahar, ez berri; ez hango, ez hemengo... Programen bidez hiztun guztiek gustura eta lasai egiten dute euskaraz, euskaldunon komunitatea indartu eta zabaltzeko. Ideia horixe islatu nahi izan dugu.

Azkoitiarrek ere horretarako aukera izango dute. Talde txikietan elkartu eta euskaraz lasai hitz egiteko gune atsegina izango dute. Astean gutxienez ordubete elkartzeko konpromisoa eskatzen da. Horrez gain, hilero ekintza bat antolatzen dute elkar ezagutzeko eta herriko euskaldun sarea indartzeko.

Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontu zein sari politak eskura ditzakete.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko: 607 61 26 97 edo 943-85 71 75 telefonoetara deitu edota idatzi azkoitia@aek.eus edo euskara@azkoitia.eus helbidera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide