Oporretan ere praktikatu eta bizi euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia AEK 2023ko eka. 29a, 16:23

Amaitu dugu 2022-2023 ikasturtea. Hamaika algara, larritasun, pena, poz eta ilusio elkarbanatzeko denbora izan da. Asko ikasi duzuela diozue, baina guk ere asko ikasi dugu zuengandik. 

2022ko urriaren 3a, ikasturteko lehen eguna. Urruti ikusten genuen denok ere 2023ko ekaina, baina iritsi da. Hamaika algara, larritasun, pena, poz eta ilusio elkarbanatzeko denbora izan da. Asko ikasi duzuela diozue, baina guk ere asko ikasi dugu zuengandik. Elkarlana da ikas prozesuaren oinarria, hartu eta eman; eman eta hartu. Mintzalagunera ere azkoitiar gehiago gerturatu da praktikatzera, eta nola ez, azkoitiar bidelagunak hor izan dira laguntzeko prest! Eskerrik asko!

Bestalde hainbat ekintza antolatu ditugu herriko beste eragileekin elkarlanean, eta hori oso aberatsa izan da denontzat. Eskerrik asko,beraz, Juan Bautista Mendizabali,herriko historialariari; Carlos Muñozi, herriko musika bandako zuzendariari; Jimena Routerri, ikasle ohiari; Paola Rodriguezi, ikasleari eta Ixabel Jauregiri, mintzalagunari, dakizuena guri erakustearren.

Euskaltegiko ikasle beteranooi, Mintzalaguneko kide beteranooi, aurten lehen aldiz guregana etorri zaretenoi eta gure eskaerei ezetzik esaten ez diozuenoi esker, ikasturte borobila izan da!

2023-2024 ikasturtean ere presente izango gara!

Ondo pasatu uda!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide