San Blas opilak egiten ikasi dute AEK-ko ikasleek otsaileko kanpo ekintzan

Erabiltzailearen aurpegia AEK

Atzo, San Blas opilak egiten ikasi zuten AEK-ko ikasleek Elkargunean. AEKn euskara ikasten hasi den Paola nikaraguarrak irakatsi zien bere gelakideei opilak egiten.

Paola nikaraguarra da, eta aurten hasi da AEKn euskara ikasten. Bere herrian gozogilea zen, eta hemen, momentuz, horretan lan egiten ez badu ere, ez du ofizioa alde batera utzi. Atzo, otsailak 1, San Blas opilak egiten irakatsi zigun hark; hainbat trikimailu azaldu zizkigun, gainera.

Goiz polita pasatzeaz gain, asko ikasita atera ginen Elkarguneko sukaldetik. Egon ziur Azkoitiko AEK-ko ikasle batek baino gehiagok asteburu honetan San Blas opilak egingo dituela etxean.

Eskerrik asko, Paola!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide